Martxoaren 8a iragartzeko kartel lehiaketa abian da

2013/01/30

Kartelak aurkezteko azken eguna otsailaren 18a izango da.

Zumaiako Udalaren Berdintasun Sailak Martxoaren 8a iragartzeko kartela aukeratzeko lehiaketa jarri du abian. Lehiaketa zumaiarrei dago zuzendua, eta pertsona bakoitzak 3 lan aurkez daitezke gehienez, eta otsailaren 18a baino lehen aurkeztu beharko dira Alondegian.

Hona hemen oinarriak:

 

-Gaia eta karteleko testua: "martxoak 8- Emakumearen Nazioarteko Eguna.Zumaia 2013”.

-Zumaiarrei dago zuzendua, bakoitzak  gehienez hiru lan aurkez ditzake.

-Teknika eta neurria: marrazkia(digital eran aurkeztuak ere ontzat ematen dira). Din A3 neurria(297x420mm).

-Egilearen izena eta datuak kartazal itxi batean ekarriko dira.

-Aurkezteko epea eta lekua: Alondegia Kultur Etxean, otsailaren18ra arte.

-Epaimahaia Berdintasun Sailak eta Berdintasun Foroak osatuko du eta saria 200 eurokoa da. Kartel irabazlea Udalaren esku geratuko da eta Emakumearen asteko egitaraua kaleratzeko erabiliko da.

-Aurkeztutako kartelekin erakusketa bat  antolatuko da Forondan, eta irabazi ez duten kartelak erakusketa itxi eta hurrengo 15 egunetan zehar jasotzeko aukera izango da.