Maddalen Arzallusek irabazi du Inauterietako kartel lehiaketa
Maddalen Arzallusen kartelak iragarriko ditu Zumaiako aurtengo Inauteriak. Epaimahaiaren arabera Arzallusena izan da aurten aurkeztu dire 22 lanetatik politena eta egokiena. Parte hartu duten 22 kartelak ikusgai jarriko dira Alondegian urtarrilaren 29tik otsailaren 17ra bitartean eta erakusketan jasotako botoekin herritarren saria erabakiko da.



