Maialen Zabala Zearretaren kartela, herritarrek bozkatuena
40 boto jaso ditu Zabalaren Inauteri kartel lehiaketako kartelak. Guztira, 367 bozka jaso dira.
Alondegia Kultur Etxean Inauteri Kartel Lehiaketan parte hartutako kartel guztiak erakusgai izan ondoren, 367 boto jaso dira.
Boto gehien jaso duen kartela 35. zenbakia izan da, Maialen Zabala Zearretarena, 40 botorekin.
Saria Zumartian plataformaren barneko herriko jatetxe batean bi lagunentzat afaria izango da.
Bigarren postuan 7 zenbakia zuen kartela gelditu da, 35 botorekin, Maria Lopezek egina.
Eta hirugarren postuan berriz, 36 zenbakia zuena, 31 botorekin, Ane Azkueren kartela.
Botoa emanaz parte hartu duten guztien artean zozketa egin dugu, saria liburutegiak emandako bi liburu bildumatxo izanik. Zozketako irabazleak hauek dira:
Ane Grijalba Aseginolaza eta Oier Rodriguez Zubizarreta.
Sariaren bila Alondegira hurbildu beharko dute, otsailaren 22a bitartean, bulego ordutegian (9:30-14:00)
Mila esker parte hartu duzuen guztiei!!
Kartelak jasotzea:Lehiaketan parte hartzeko aurkeztutako kartelak jaso daitezke dagoeneko Alondegian. Jasotzeko epea, otsailaren amaiera bitartean.



