Maiatzaren 10ean ziklomotoreen azterketa teknikoak egingo dira Zumaian

2010/04/23

Astelehenean irekiko dute Udaltzaingoan izena emateko epea eta guztira 30 txanda eskainiko dituzte.

 

Maiatzaren 10ean (astelehena) ziklomotoreen azterketa teknikoa (IAT-ITV) egin ahal izango da Zumaian. Egun horretan, goizeko bederatzietan hasi eta eguerdiko ordubiak arte egongo da azterketa egiteko aukera eta guztira 30 txanda eskainiko dituzte.

Astelehenean (apirilak 26) irekiko da izena emateko epea eta Udaltzaingoan egin beharko da eskaria (943 143232).

Matrikulatutako egunetik zenbatzen hasi eta hiru urtera egin behar zaie ziklomotoreei lehenengo azterketa. Hiru urte baino gehiago dutenek, legeak ezarritako azterketekin jarraitu beharko dute.