Maiatzaren 11n hasiko da 'Egun Emakume izatea' landuko duen tailerra

2010/05/04

Izen-ematea oraindik zabalik dago eta Branka Gizarte Zerbitzuen egoitzara zuzendu beharko da horretarako.

 

Zumaiako Udaleko Gizarte Zerbitzuen departamentuak emakumeei zuzendutako hainbat ikastaro eta tailer eskainiko ditu urtean zehar. Martxoan egin zuten, esaterako, autodefentsa ikastaroa eta maiatzean abiatuko da bigarren bat; Egun Emakume izatea landuko duen tailerra maiatzaren 11n hasiko da.

Gizarte Zerbitzuen departamentutik adierazi dutenez, orotara bost saio izango dira eta oraingoan gaztelaniaz eskainiko dute tailerra. Ikastaroaren helburua, “emakumeen garapen pertsonalerako espazio bat lortzea” izango da eta saio bakoitzak bi orduko iraupena izango du. Ione Beitialarrangoitia eta Karmele Iturbe psikoterapeutek gidatuko dute tailerra.


Izen-ematea zabalik

Ikastaroan izena emateko epea oraindik zabalik dago eta Branka Gizarte Zerbitzuen egoitzara jo beharko dute interesatuek (943 862200).