Maiatzaren 14an ziklomotoreen azterketa teknikoak egingo dira Zumaian
Maiatzaren 14an (osteguna) ziklomotoreen azterketa teknikoa (IAT-ITV) egin ahal izango da Zumaian. Egun horretan, goizeko bederatzietan hasi eta eguerdiko ordubiak arte egongo da azterketa egiteko aukera.
Interesatuek udaltzaingoan (943 14 32 32) eman beharko dute izena. Dagoeneko irekita dago izena emateko epea eta maiatzaren 13an bukatuko da.
Matrikulatutako egunetik zenbatzen hasi eta hiru urtera egin behar zaie ziklomotoreei lehenengo azterketa. Hiru urte baino gehiago dutenek, legeak ezarritako azterketekin jarraitu beharko dute.



