Maiatzaren 19an, argazki rallyak adin guztietako argazkilarientzat

2012/05/10

Ekainaren 5ean ospatzen den Nazioarteko Ingurumen Egunaren harira antolatu dituzte argazki rallyak. Izen ematea maiatzaren 19an bertan goizeko 8:00etatik 9:00etara izango da, Forondan.

 

Ekainaren 5ean mundu mailako ingurumenaren eguna ospatzen da eta Zumaian ekintza ugariz osatutako egitaraua antolatu da, ekainaren 2tik 10era. 2012ko Maiatzaren 19an haur zein helduei zuzendutako Aste Berdeko argazki rallyak ospatuko dira, edozein zaletuk parte hartzeko aukera izanik. Helduen izen-ematea Foronda eraikinean bideratuko da, goizeko 8tatik 9tara. Haurrak, berriz, Algorri Interpretazio Zentrotik abiatuko dira, izen-ematea aurreko egunetan edo egun berean, goizeko 10etatik 11etara eginez.

 

HELDUEN ARGAZKI RALLYRAKO OINARRIAK:

 

1.      Data: 2012ko maiatzaren 19an.

2.      Parte-hartzaileak: Edozein zaletuk har dezake parte.

3.      Modalitatea: Argazkiak digitalean, koloretan eta JPEG formatuan.

4.      Gaiak: Egun berean emango da gai zerrenda, izen ematean.

5.      Eremua: Mendi ibilbidea izango da, eta izen ematean adieraziko da mapa baten bitartez.

6.      Izen ematea: Zumaiako Foronda eraikinean, maiatzaren 19an, 8:00etatik 9:00etara. Parte hartzaile bakoitzak 5 euro ordainduko ditu izena ematean.

7.      Argazki txartelaren deskarga: Argazkiak txarteletik deskargatu beharko dira 13:30etik 14:30era, Foronda eraikinean. Lehen 50 argazkiak hartuko dira kontuan lehiaketarako, baina ez dira zenbaki korrelatiboak izan beharrik.

8.      Argazki aukeraketa: Aurkeztu beharreko bilduma 6 argazkik osatuko dute + kontrolerako 2 argazki (hauek ez dute punturik emango baina nahitatezkoak izango dira). Maiatzaren 23a baino lehen argazkilari bakoitzak mezu bat bidaliko du asteberdea2012@gmail.com helbidera, kontroleko argazkien eta aukeratutako 6 argazkien zenbakiak zehaztuz, eta bakoitza zein gairi dagokion adieraziz.

9.      Epaimahaia: Ingurumen Batzordeak izendatuko du. Argazkigintzan adituak izango dira, eta haien erabakia apelaezina izango da.

10.   Sari-banaketa: Ekainaren 7an izango da, arratsaldeko 19:00etan, Zumaiako Alondegian, hautatutako lanen proiekzioaren ondoren.

11.   Sariak: Partaide bakoitzak sari bakarra jaso ahal izango du.

·         Bilduma onenari: 250 euro eta garaikurra.

·         Bigarren saria: 150 euro.

·         Hirugarren saria: 100 euro.

·         Argazki onenari: 100 euro.

 

HAURREN ARGAZKI RALLYRAKO OINARRIAK:

 

1.       Data: 2012ko maiatzaren 19an.

2.       Parte-hartzaileak: 8-16 urteko zumaiarrak.

3.       Gaiak:

-          Zumaiako animaliak.

-          Zumaiako landareak.

4.       Eremua: Zumaiako herrigunea.

5.       Sariak: Gai bakoitzeko bilduma onenari, argazki kamara digitala.

6.       Izen ematea: Maiatzaren 19ra arte, 943143100 telefonora deituz eta maiatzaren 19an bertan, 10:00etatik 11:00etara, Algorri Interpretazio Zentroan.

7.       Modalitatea: Argazkiak digitalean, koloretan eta JPEG formatoan.

8.       Argazki txartelaren deskarga: Parte-hartzaile bakoitzak aurkeztu nahi dituen 6 argazkiak aukeratuko ditu eta Algorri Interpretazio Zentroan deskargatuko ditu 12:30tatik 13:30tara.

9.       Epaimahaia: Zumaiako Udalaren Ingurumen Departamentuak izendatuko du.

10.   Sari-banaketa: Ekainaren 7an izango da, 19:00etan, Zumaiako Alondegian, hautatutako argazkien proiekzioaren ondoren. Partaide bakoitzak sari bakarra jaso ahal izango du.