Maiatzaren 20an izango da gizarte langile postuetarako hurrengo froga
Aurreko probako emaitzak argitaratuta daude webgune honetan. Hurrengo deialdia maiatzaren 20an izango da, Zumaiako E.P.A.ko lokalean.
Dagoeneko argitaratuta daude webgune honetan gizarte langileen postuak betetzeko lehiaketaren baitako bigarren ariketaren emaitzak. Hemen kontsultatu ditzakezu.
Bigarren probaldi hori gainditu dutenek, hurrengo ariketara aurkeztu beharko dute orain. Maiatzaren 20an izango da gizarte langileen postuak oposizio lehiaketa bidez betetzeko hurrengo froga. Maiatzaren 20an (asteazkena) izango da azterketa, Zumaiako E.P.A.-ko lokalean (Aita Mari zinemaren ondoan), eta 10:00etan hasiko da.



