Maiatzaren 20an izango da Turismoko teknikariaren kontratazio prozesuko bosgarren azterketa
Laugarren azterketako notak argitaratuta daude dagoeneko webgune honetan.
Argitaratuta daude Turismo eta Merkataritzako Erdi mailako teknikariaren postua betetzeko hautaketa prozesuko laugarren azterketako emaitzak eta horrekin batera, finkatu dute hurrengo frogarako data (frantsesa eta ingelesaren ezagutza). Maiatzaren 20an izango da bosgarren azterketa udaletxean bertan, 10:30ean hasita.
Laugarren azterketako emaitzak webgune honetan argitaratu dira eta kontsultatzeko klikatu hemen.



