Maiatzaren 26an egingo du Maria Eugenia Arrizabalagak elkarrizketa digitala

2010/05/20

Ordura bitartean, herritarrek euren galderak bidali ditzakete EAJ-PNV udal taldeko bozeramaileari zuzenduta.

 

Zumaiako Udala www.zumaia.net bere webgunean aurrera eramaten ari den elkarrizketa digitalen egitasmoaren baitan Maria Eugenia Arrizabalaga EAJ-PNV udal taldeko zinegotzi eta Zumaiako alkate ohiaren txanda izango da oraingoan. Maiatzaren 26an egingo du Maria Eugenia Arrizabalagak elkarrizketa digitala eta 10:00etan hasiko da herritarren galderak erantzuten. Ordura bitartean, herritarrek euren galderak bidali ditzakete.

Elkarrizketa digitalen egitasmoaren baitan, joan den hilean Iñaki Agirrezabalaga alkateari egin zizkioten herritarrek galderak eta orain dela bi aste, berriz, Andoni Etxaniz alkateordeari. Bi elkarrizketak ikusgai daude webgune honetan. Aurrerago, Udalean ordezkaritza duten gainerako alderdi politikoetako bozeramaileekin egingo dira elkarrizketa digitalak. Horien epeak zehazten direnean emango da data zehatzen berri.

Maria Eugenia Arrizabalaga zinegotziari galderak bidali nahi badizkiozu, egin klik hemen.