Maiatzaren 28an Furgobaratzaren bisita Keretxudin

2019/05/21

Furgobaratzaren hileroko bisita astearte arratsaldean izango da, 18:00etatik 19:30era Aipatu bisitaldian, baratze-kideek ez ezik, herritar orok parte hartu ahal izango du.

Datorren asteartean, hilak 28, Furgobaratzak hileroko bisita egingo du Zumaiako Keretxudi Baratze Parkera. Aipatu espazioa martxan jarri zenetik hirugarren bisitaldia izango da hori eta ohikoa den moduan, 18:00-19:30 bitartean egingo da, hau da, 90 minutuko iraupena izango du.

Ildo horretan, Udalak gogorarazi nahi du Baratze Parkean lursailik ez duten herritarrek ere parte har dezaketela Furgobaratzaren bisitan, baita urtean zehar antolatzen diren ikastaroetan ere, izan ere, bisitaldiak zein ikastaroak herritar guztientzat irekiak baitira.

Interesdunek Baratze Parkean antolatzen diren ekimen zein ekintzen informazio zuzena jaso ahal izango dute Baratze Parke Sareko buletinean harpidetuz, ondorengo estekan:  http://ekogunea.eus/eu/ekogunea/baratze-parke-sarea/3-8/.

Keretxudi Baratze Parkean antolatuko diren urteko Furgobaratzaren zein ikastaroen egutegia