Maiatzaren 2tik aurrera liburutegia egun osoan irekita
Unibertsitateko ikasketak egiten ari direnei azterketa garaia heltzen ari zaie. Hori jakinda, Zumaiako Udal Liburutegiak bere ordutegia egokituko du maiatzaren 2tik ekainaren 27a bitartean. Bitarte horretan, goizeko 09:30etatik iluntzeko 20:00ak arte irekita izango da, ikasleei ahalik eta zerbitzu zabalena emateko.



