Maiatzaren 30ean izango da Aste Berdeko argazki rallya
Turismo bulegoan eman beharko da izena egunean bertan, eta aurten landuko den gaia 'Urolako itsasadarreko ekosistemak' izango da.
Maiatzaren 30ean izango da Aste Berdeko argazki rallya. Zumaiako Udaleko Ingurumen Sailak antolatu du eta aurtengo gaia 'Urola itsasadarreko ekosistemak' izango da. Hauek izango dira rallyaren oinarriak:
- Data: 2009ko maiatzaren 30a.
- Parte hartzaileak: nahi duen orok har dezake parte.
- Modalitatea: digitala, koloretan, jpeg formatoan.
- Gaia: "Urola itsasadarreko ekosistemak" (lehen argazkia, 0 argazkia, kontroleko lehenengoa, bakoitza bere zenbakiarekin; kontroleko bigarren argazkia, hamaiketakoan).
- Eremua: Zumaiako lurralde eremua.
- Izen ematea: Turismo bulegoan, maiatzaren 30ean, 8:00etatik 9:00etara.
- Argazki txartelaren deskarga: txartela deskargatzeko epea egun bertan 19:00etan itxiko da, izena emateko leku berean. Txartelak gehienez ere 50 aregazki edukiko ditu, zenbakiak jarraian izan behar dutelarik. Lehen 50 argazki korrelatiboak hartuko dira kontuan lehiaketarako.
- Argazki aukeraketa: aurkeztu beharreko bilduma sei argazkik osatuko dute. Ekainaren 6a baino lehen argazkilari bakoitzak mezu bat bidaliko du ondoko helbidera: foronda@zumaiakoudala.net, bertan, kontroleko argazkiak eta aukeratutako sei argazkien zenbakiak zehaztuko ditu.
- Epaimahaia: ingurumen batzordeak izendatuko ditu, argazkigintzan adituek eta batzordeko ordezkariek osatuko dutelarik.
- Sari-banaketa: ekainaren 12an izango da, arratsaldeko 19:00etan, Algorri Ezagutza Etxean, hautatutako lanen proiekzioaren jarraian.
- Sariak: bilduma onenari: 250 euro eta garaikurra; bigarren saria: 125 euro; hirugarren saria: 75 euro; argazki onenari: 150 euro; haurren atala (12 urte arte): parte hartzaile bakoitzak opari bat jasoko du. Antolatzaileek hainbat akzesit aukera ditzakete; haietako bakoitzak 50 euroko saria jasoko luke.
Argazki-rallya iragartzen duen kartelean Luis Llavoriren argazkia erabili da. Arazo tekniko batzuk tarteko, ez da kartelean erabilil den argazkiaren egilearen izena jarri eta Udalak barkamena eskatu nahi du horrengatik.



