Maiatzaren 31ko plenoko erabakiak
Besteak beste, bi mozio onartu ziren. Alde batetik Eusko Jaurlaritzari hezkuntza arloko diru-laguntzen inguruko argibideak eskatzen segitzea onartu zen; eta, bestetik, Bateragune auziaren ebazpenaren aurkako mozioa onartu zen.
Aurreko bileretako aktak onartu ziren (51 zbkia - 2012.02.23 eta 53 zbkia - 2012.04.17).
2. Ogasuna
2.1. 2/2012 zbkia duen aurrekontu aldaketaren kontu eman zen,
2.2. Zumaia Lantzenentzako bermea ematea onartu zen. Alde bozkatu zuten Bildu (6) eta Aralarrek (1). Abstenitu egin ziren EAJ (4) eta PSE-EE (1).
2.3. 2012ko ordenantza fiskalaren, trakzio mekanikoko ibilgailu zergari buruzko ofiziozko berrikusteko espedientearen hasierako onarpena ematea, ekaineko plenoan eztabaidatzekotan gelditu ziren.
3. Hirigintza
3.1. Zumaiako Basustako B MA1 gunean (b zonaldea) kanping bat ezartzeko egitasmoa onura publikotzat jotzea aho batez onartu zen.
3.2. Zumaiako basustako MA1 guneko Plan Bereziaren behin-behineko onarpena onartu zen Bildu (6), PSE-EE (1) eta Aralarren (1) botoekin. EAJ abstenitu egin zen.
3.3. Zumaiako arau subsidiarioen laugarren aldaketa 19. HAri dagokionari hasierako onarpena ematea aho batez onartu zen
4. Proposamenak
4.1. Bildu udal taldeak aurkeztutakoa eta Aralarrek, eta EAJ-PNV bere egin duten mozioa: EJ-ko hezkuntza arloan iragarritako inbertsioei buruzkoa, aho batez onartu zen.
4.2. Bilduk aurkeztutako Bateragune auziaren ebazpenaren udalaren adierazpena onartu zen Bildu (6) eta Aralarren (1) aldeko botoekin. Abstenitu egin ziren EAJ (4) eta PSE-EE (1).



