Maiatzaren 3tik ekainaren 25era bitartean ordutegi berezia izango du helduen liburutegiak

2010/04/29

Ikasleek ekaineko azterketak prestatzeko jarri ohi dute ordutegi berezia maiatzeko eta ekaineko hilabeteetan.

 

Datorren astelehenean hasi eta ekainaren 25era bitartean, ordutegi berezian zabalduko dute helduen liburutegia. Ikasleek ekaineko azterketak prestatzeko jarri ohi dute ordutegi berezia maiatzeko eta ekaineko hilabeteetan. Hala, astelehenetik ostiralera, 9:30etik 20:00ak arteko ordutegi jarraian egongo da irekita liburutegia, eta larunbatetan 9:30etik 13:30era.

Ekainaren 26an berriro ohiko ordutegiarekin hasiko dira eta liburutegia goizez eta arratsaldez egongo da irekita.

Ipuin kontaketa haurren liburutegian

Gaur (apirilak 29, osteguna) Miriam Mendozak ipuin kontaketa eskainiko du Zumaiako haurren liburutegian. 6 urtetik beherako haurrei zuzenduta egongo da saioa eta 17:30ean hasiko da.