Maiatzaren 7an izango da Berdintasun Plana osatzeko herritarren bigarren bilera irekia
Maiatzaren 7an, 18:00etan izango da bigarren bilera, Alondegiko Oxford aretoan. Herritar orori irekia dira bilerak.
Apirilaren hasieran ekin zitzaion Bigarren Berdintasun plana osatzeari. Orduan egin zen herritarrekin lehen bilera irekia, eta bilera horretan adostu bezala, maiatzaren 7an 18:00etan egingo da bigarrena.
Lehen bileran, besteak beste, sentsibilizazioa lantzeko hainbat ariketa egin ziren. Bigarren bileran, berriz, ebaluazioaren ondorio nagusiak azaldu, eta etorkizunerako erronkak edo berdintasun planaren helburuen oinarri izango direnak lantzeari ekingo zaio. Bilera horietara herritar oro gonbidatuta dago, izan ere plan hau herriak egindakoa izatea lortu nahi da. Hau da, herriko gaur egungo errealitatetik abiatu eta etorkizuneko erronka errealak zeintzuk diren zehaztu nahi da. Horrela indarguneak eta ahulguneak detektatuz, erronkei aurre egiteko.



