Maiatzaren 8an bukatuko da 'Zumaiako nagusiak' idazlan lehiaketara lanak aurkezteko epea
Nagusien Mahaiak eta Zumaiako Udalak elkarlanean antolatu dute ekimen berri hau. Lanak aurkezteko azken eguna maiatzaren 8a izango da.
Nagusien gaia Zumaiako herritarren artean konpartitu eta hausnarketa bultzatzeko asmoz, Zumaiako Nagusien Mahaiak gaiaren inguruan idazlanak egiteko aukera eman nahi du.
Edozein motatako idazlanak aurkeztu daitezke: bertsoak, olerkiak, ipuinak, kontakizunak, etab.
HIZKUNTZA
Euskaraz edo gaztelaniaz idatzita egon daitezke; jatorriz beste hizkuntza batean idatzitako idazlanak ezingo dira aurkeztu.
GAIA
Idazlanen gaia hau izango da: “NIRE AITONA-AMONEK IRAKATSITAKOAK”.
LANEN AURKEZPENA
Originalak eta argitaragabeak izan behar dute. Ez da onartuko aurrez saritua izan den edo beste lehiaketaren batean epaiaren zain dagoen lanik.
Lanak eskuz edo makinaz idatzita aurkeztu daitezke.
Lanak DIN A4 tamainako orrietan aurkeztuko dira.
Idazlanak gutxienez orrialde bat izango du eta gehienez 5 orrialde.
Idazlanak onartzeko, haiekin batera gutun-azal itxi batean egilearen datuak jaso beharko dira: izen-abizenak, jaiotze-data, telefono zenbakia eta/edo helbide elektronikoa.
Pertsona bakoitzak ezingo ditu 3 idazlan baina gehiago aurkeztu.
PARTE-HARTZEA
Parte-hartzaileek Zumaian erroldatuta egon beharko dute.
Edozein herritarrek parte har dezake, adin mugarik gabe.
LAN IRABAZLEEN AUKERAKETA
Udalak Zumaiako Nagusien Mahaiaren laguntzarekin eta egoki ikusten dituen adituekin hautatuko ditu saritutako lanak.
Epaimahaiaren balorazioaren arabera, sariak hizkuntza eta adin tartean arabera banatuko dira.
Euskarazko lan egokienean artean gehienez 4 sari banatuko dira, adin multzoen arabera, eta erdarazko lanen artean ere berdin, gehienez 4 sari emango dira.
Adin multzoak horrela banatuko dira:
- 14 urtetik beherakoak
- 15-30 urte bitartekoak
- 31-59 urte bitartekoak
- 60 urtetik gorakoak
Pertsona berak ezingo ditu bi sari jaso.
AURKEZTUTAKO LANAK ARGITARATZEA
Zumaiako Udalak beretzat gordeko du lanak argitaratzeko eskubidea.
LANAK AURKEZTEKO TOKIA ETA EPEA
Idazlanak helbide honetara bidali beharko dira:
Zumaiako Udala. GIZARTE ZERBITZU DEPARTAMENTUA (BRANKA), AIZKORRI 4 20750 Zumaia. “Zumaiako nagusiak” idazlan Lehiaketa.
Lanak aurkezteko epea maiatzaren 8an amaituko da.
ONESPENA
Parte hartzeak oinarri hauek onartu direla esan nahi du.
SARIAK
Adin multzo eta hizkuntza bakoitzeko lan onenari, 50 €-ko erosketa txartela gehi diploma.



