Maiatzaren 9an egingo da ziklomotoreen IIT-a
Ziklomotoreen jabeek maiatzaren 9an izango dute beren ibilgailuei IIT-a pasatzeko aukera Zumaian. Horretarako, aurrez udaltzaingoetan eman beharko dute izena eta ziklomotorearen matrikula. Informazio gehiago nahi duenak udaltzaingoetan bertan galdetu dezake (943 14 32 32).



