Maketak grabatzeko herriko taldeentzat dirulaguntzak eskatzeko epea irekita dago
Udaleko Kultura Batzordeak bultzatu du ekimena eta eskaerak azaroaren 24a baino lehen aurkeztu beharko dira Foronda Kultur Etxean.
2009. urtean zehar, Zumaiako musika talderen batek maketaren bat grabatu baldin badu, dirulaguntza jasotzeko aukera izango du.
Dirulaguntza hau 2009eko aurrekontuetatik aterako da eta horretarako 2.000 eurotako partida bat egokituko da. Diru kopurua, jasotzen diren eskaeren artean banatuko da; Musika Talde bakoitzak, gehienez grabaketa kostuaren %30a jaso ahal izango duelarik.
Zumaiako taldeei zuzenduta dago laguntza eta hala, taldekideen artean, gutxienez %60a zumaiarrek osatua egon beharko du.
Dirulaguntza jasotzeko aurkeztu beharrezko agiriak:
- Taldearen izena.
- Taldekideen datuak (izen-abizenak…).
- Taldeko Ordezkariaren datuak.
- Maketaren kopia bat.
- Grabaketaren Ordainagiria.
Azaroaren 24a baino lehen
Udaleko Kultura Batzordeak bultzatu du ekimena eta eskaerak Forondan aurkeztu behar dira, azaroaren 24a baino lehen.
Eskaera orria
Dirulaguntzen eskaera orria hemen lortu dezakezu.



