Marea biziak direla-eta aldaketak txalupa zerbitzuan

2017/09/05

Irailaren 6tik 11ra bitartean, marea biziak direla eta, etenaldiak egongo dira Txomin Agirre eta kirol portuko txalupa zerbitzuan. Pantalanaren eta hondartzaren arteko bidaiak, aldiz, berdin mantenduko dira.

Txomin Agirre eta kirol portuko txalupa zerbitzua eten egingo da jarraian azaldutako egun eta orduetan.

Irailak 6 asteazkena: 12:30ak arte

Irailak 7 osteguna: 13:30ak arte

Irailak 8 ostirala: 14:00ak arte

Irailak 9 larunbata: 11:30etatik 15:00etara

Irailak 10 igandea: 12:30etatik 15:30etara

Irailak 11 astelehena: 13:00etatik 16:00etara