Marea biziak eta euriteak tarteko, ostegun honetan badaezpadako neurriak hartzea gomendatzen du Zumaiako Udalak

2025/01/29

Bereziki itsasgora momentuetan (arratsaldeko 18:00ak bueltan, eta goizeko 06:00ak inguruan) errio eta itsasbazter inguruko arriskuak kontuan hartu behar direla azpimarratu du. Gainera, urak hartu ditzakeen behe solairuko lokaletan objektuak babestea ere gomendatzen du.

Itsasgora altuek euri eta haize alerta egoerarekin bat egingo dute ostegun honetan. Itsasoaren egoera eta euriaren iragarpena kontuan hartuta, marea biziek kalteak sortu ahal izango dituzte ostegun honetan; horregatik, Udalak zuhurtziaz jokatzeko deia egin du. Bereziki gomendatzen du itsasgora orduetan errio inguruko eremuetan (arranpla eta Moila ingurua, Axular ibilbidea...) kotxeak aparkatzea saihestea, horiek ura ateratzen den ohiko lekuak izanik. Gainera, urak hartu ditzakeen behe solairuko lokaletan objektuak babestea ere gomendatzen du.

Udalak dagoeneko martxan ditu marea biziak direnean hartu ohi dituen neurriak martxan jartzen. Klapetak itxiko dira urak kaleetara iristea ekiditeko, eta azken egunetan hodi sistema guztia errebisatu da, balizko arazoak saihesteko. Gainera, anbulategian bonba-sistema aktibatuko du.

Zumaiako Udaleko Larrialdi Mahaitik egingo dute egoeraren jarraipena, neurrien jarraipena egiteko. Urak gainezka egingo balu, udaltzaingoak beharrezko neurriak hartuko ditu, hala nola eremuak itxiz edo trafikoa desbideratuz, herritarren segurtasuna bermatzeko.