Maria Lopez Juez-en kartelak iragarriko ditu Inauteriak

2014/02/14

Maria Lopez Juez-en kartela izan da Inauterietako kartel lehiaketaren irabazlea. Beraz, argazkiko kartel horrek iragarriko ditu aurtengo Zumaiako inauteriak. Jasotako kartelekin erakusketa egingo da datorren asteartetik aurrera Alondegian, eta herritarrek beren botoa emateko aukera ere izango dute.