Maria Lopez zumaiarraren kartelak iragarriko du aurtengo Martxoaren 8a
Gaurtik hasi eta hilabete osoan, ekintza ezberdinak izango dira herrian Martxoaren 8an ospatzen den Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, eta hirugarren urtez jarraian egun hori iragartzeko kartela aukeratzeko lehiaketa egin da. Maria Lopez zumaiarra izan da irabazlea (argazkian).
Egitaraua:
Martxoak 4: ARIN, ARIN, MARI, ARIN erakusketa Alondegia kultur etxean: OXFORD erakusketa gelan. Errenteriako Xenpelar zentroko emakumeen Patchwork lana ikusgai.
- Martxoak 7: 18:30ean: KHOUYA Mi hermano- Mon frère- My brother dokumentala.
Malen Etxea elkarteak antolatuta. Alondegia kultur etxean: OXFORD erakusketa gelan.
- Martxoak 8: EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA dela-eta, ipuin kontaketa Pello Añorgaren eskutik: 17:30ean. 5-10 urte bitartekoei zuzenduta.
Alondegia kultur etxean: OXFORD erakusketa gelan.
Kontzentrazioa Magnoliopean: 19:30ean koordinadora feministak deituta.
- Martxoak 11: ARIN, ARIN, MARI, ARIN erakusketa, eta Zumaiako PANDORO taldeko emakumeen lanak ikusgai Alondegian: OXFORD erakusketa gelan.
- Martxoak 12: 18:30ean: MUJER Y DISCAPACIDAD hitzaldia.
Malen Etxea elkarteak antolatuta. Alondegia kultur etxean: OXFORD erakusketa gelan.
- Martxoak 21: COMPAÑERAS DE VIAJE dokumentala (zuzendaria: Oskar Tejedor).
Malen Etxea elkarteak eta Bidez Bide elkarteak antolatuta.
18:30ean: Alondegia kultur etxean: OXFORD erakusketa gelan



