Maria Lopezek irabazi du 2019ko Inauterietako kartel lehiaketa

2019/02/13
Maria Lopezek izan da 2019ko Inauterietako kartel lehiaketan garaile. Berak jasoko du 300 euroko saria, eta bere piratak iragarriko du Zumaiako Inauterietako egitaraua. Zorionak! Aurkeztutako 8 kartelak ikusgai daude Alondegian eta herritarren saria jokoan dago dagoeneko.

Maria Lopezek irabazi du 2019ko Inauterietako kartel lehiaketa. Berak jasoko du 300 euroko saria, eta bere piratak iragarriko du Zumaiako Inauterietako egitaraua. Zorionak!

Lehian parte hartu duten zortzi kartelak ikusgai daude Alondegia kultur etxeko sarreran martxoaren 4ra bitarte, herritarren sarirako bozkatzeko garaia da orain. Erakusketan jasotzen diren botoek erabakiko dute herritarren saria eta zumaiarrek gustukoen duten kartelaren egileak herriko jatetxe batean bi lagunentzat afaria eskuratuko du. Bozkatzen dutenen artean berriz, bi liburu sorta zozkatuko dira.