Maria Rosa Suarez Zuloaga omentzeko erakusketa irekiko da larunbatean
Hainbat eta hainbat urtez Zuloaga museoan lanean aritu da, eta herriko artistek Udalaren laguntzarekin omenaldia egin nahi izan diote eta datorren larunbatean, hilak 3, irekiko dute haren omenezko erakusketa.
Datorren larunbatean, hilak 3, 20:00etan Maria Rosa Suarez Zuloagari omentzeko prestaturiko erakusketa irekiko da. Herriko hainbat artistek eta Zumaiako Udalaren laguntzarekin omenaldia egin nahi izan diote. Suarez Zuloaga hainbat urtean Zuloaga museoan aritu da lanean, eta herriko zenbait artistek osatutako erakusketa ireki eta irekiera ekitaldian omenaldi bat egin nahi izan diote. Hilaren 3tik 18ra arte izango da erakusketa da Alondegian ( astelehenetik ostiralera 16:30etatik 20:30etara eta larunbat eta jai egunetan 12:30etatik 14:00etara eta 16:30etatik 20:30etara).
Erakusketan parte hartuko duten artistak honakoak dira: Luisa Aldaburu, Anton, Narciso Balenciaga Narciso, Julio Beobide, Javier Carballo, Julián Eguiguren, Aitor Etxeberria, Olatz Goiburu, Francisco Hernández, Alicia Iturrioz, José Kareaga, Juan Karrillo, Keixeta, Eduardo Laborde, Juan Ramón Llavori, Ricardo Macarron, Maria Jesus Mancisidor, Valentín Manterola, Iñaki Olazabal, Elisa Olive, Dora Salazar eta Barbara Stamel.



