Marketin 2.0 eta sare sozialen inguruko prestakuntza ikastaroa eskualdeko enpresentzat
Urola Kostako Udal elkarteak antolatuta, bi saioko prestakuntza ikastaroa eskainiko da. Urriaren 5 eta 9an udal elkartearen egoitzan (Zarautzen) emango da prestakuntza.
Urola Kostako Udal Elkarteak ikastaro bat antolatu du eskualdeko enpresentzat “marketin 2.0 eta sare sozialak: lehen urratsak” izenburuarekin.
Prestakuntza tailer honen helburua da, parte hartzen duten enpresei ezagupen eta erremintak eskaintzea eta eskura jartzea, sare sozialek eskaintzen dituzten komunikazio era berrietara gerturatu eta beren enpresa ezagutzera emateko bide berriak lantzeko.
Ikastaroa sare sozialei buruzko ezagutzarik ez duten edota gutxi duten pertsonei eta euren enpresaren profila sortu gabe dutenei zuzenduta dago.
Ikastaroak bi saio izango ditu:
- Urriaren 5ean: ordutegia 12:30-15:00
- Urriaren 9an: ordutegia 12:30-15:00
Ikastaroa Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan izango da (Urdaneta bidea 6, Zarautz)
Ikus edukien programa zehatza.
Ikastaroaren praktikotasuna dela eta, parte har dezaketen enpresen kopurua mugatua da: 8 partaide gehienez.
Beste argibide batzuk
Informazioa eta izen-ematea: izena emateko e-mail bat bidali behar da enpresa@urolakosta.org helbidera, izen-abizenak eta enpresaren izena adieraziz. Argibideak jasotzeko: Tel. 943 89 08 08 Enpresentzako Zerbitzuak
Hizkuntza: partehartzaileen arabera finkatuko da.
Doakoa: saioetan parte hartzeko ez da ezer ordaindu behar, baina aldez aurretik izena eman behar da.
Finantzaketa: Ekintza hau PO FSE 2007-2013 VALORA egitasmoaren baitan garatu da eta Europako Gizarte Fondoak %50 finantzatzen du
Ikastaroko programa ikusteko klikatu hemen.



