Martxan da Mugi zerbitzu berritua
Gaur goizetik dira bizikleta berriak erabilgarri.
Gaurtik aurrera erabilgarri daude Mugi zerbitzuko bizikleta berriak. Orain artean eskaintzen zen zerbitzua hobetzeko asmoz, bizikleten erabilerarako sistema aldatu eta bizikletak berritu dituzte. Horretaz gain, Narruondo auzoan eta Beheko Plazan ere bizikletak hartu eta uzteko azpiegiturak ere jarri dituzte.



