Martxan dago Basustabideko pasealekuko komun publikoa
Komun hau aldibaterakoa da, eta irailaren 30era bitartean egongo da erabilgarri.
Beste urte batez komun publikoa jarri du Zumaiako Udalak Basustabideko pasealekuan. Dagoeneko martxan dago, eta irailaren 30era arte egongo da erabilgarri.
Komuna kostaldeko espazioan kokatuta egonik, eremu horri dagozkion eskumenak dituen Espainiako Kostaldeko Zuzendaritza Nagusiak ez du baimentzen urte osoan zehar egitura finkorik mantentzen. Hori dela eta, komuna udaberri eta uda partean jartzen da, erabilera handiena izaten duen garaian.