Martxan dira berriro Aita Mari herri eskolako patioko lanak

2020/02/24

Aztertutako lurrak inerteak dira, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak lanekin jarraitzeko baimena eman dio Udalari.

Otsailaren 20tik martxan dira berriro ere Aita Mari herri eskolako patioa egokitzeko lanak, Eusko Jaurlaritzaren baimenarekin. Dena den, Udalak arriskuen azterketak egiten jarraituko du eta beharrezko neurriak hartuko ditu.

Betelan lurrak kutsadura izan zezakeela susmatuta, otsailaren hasieran Udalak eten egin zituen Aita Mari herri eskolan egiten ari diren lanak. Protokoloari jarraituz, lurzoruak ikertu eta berreskuratzeko erakunde baimendu batek lurraren laginak hartu zituen. Lagina aztertu ostean inertea dela ondorioztatu dute, eta lanak martxan dira berriro ere, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak baimenduta.