'Martxan eta dantzan' Emakumeen Mundu Martxarako giroa berotzen hasteko
Emakumeen Mundu Martxa urriaren 1ean iritsiko da Zumaiara. Asteburuan, ordea, giroa berotzen hasteko 'Martxan eta dantzan' ekitaldia antolatu dute Astindu dantza taldeak, Zumaiako Zumba taldeak eta Afrikak Elkarteko emakumeek. Ekitaldia 1230ean, Kofradian izango da.
Urriak, 1 ongi-etorria
Ostegunean, urriaren 1ean, iritsiko da Emakumeen Mundu Martxa gurera. 13:00etan egingo zaioekimanari harrera itsaskiroldegitik Beheko plaza. Han Emakumeen Mundu Martxaren adierazpena irakurriko da eta Maddi Gallastegi, Uxue Alberdi eta Ainhoa Agirreazaldegi bertsolariek eta afrikar dantzen ikuskizuna ere izango dira bertan.
Horren ostean, bazkaria izango da. Bertara joan nahi duenak izena eman behar du berdintasuna@zumaia.eus , zumaiamorea@hotmail.com helbidera mezu bat idatzita edo 943861056 telefonora deituz.
Bukatzeko, 18:30ean, Alondegian, herriko esperientzia feministei buruzko mahai ingurua egongo da. Parte hartzaileak Malen etxea, Zumaiako asanblada feminista, eta Zumaiako Berdintasun foroa izango dira.



