Martxoaren 31ko plenoko erabakiak
Usurbilgo Itunaren inguruko mozioa onartu zen, besteak beste.
1. Aurreko bileretako bi aktak onartu ziren(2011.02.24 eta 2011.03.03).
2. Ogasuna
2.1. Zumaiako Udaleko 2011. Urteko 1. Kreditu aldaketa onartu zen aho batez.
3. Pertsonala
Udaleko langilea den Alaitz Zabalegi andrearen bateragarritasun eskaera onartu zen aho batez.
Usurbilgo itunaren inguruko (hondakinen kudeaketa) mozioa onartu zen. Iñaki Arrizabalaga Alkateak baldintzatuta emandako boto bidez. Botoak 1. bozkaketan: Alde: Talde Mixtoa (3) eta Aralar-Alternatiba (2). Kontra: EAJ (4) eta PSE-EE (1). Abstentzioa: EA. Bigarren bozkan berdinketarekin hausteko, baldintzatutako bozka eman zuen Iñaki Arrizabalagak. Mozioaren filosofiarekin bat egiten zuela adierazi zuen, baina baieztapen handiak egiten zirela mozioan ere aipatu zuen.



