Martxoaren 5era bitartean kobratuko da zabor bilketako tasa

2010/02/02

Aurreko urteko azkeneko hiruhilabetekoari dagokion tasa izango da, eta 2010eko aurreneko hiruhilabetekoari dagokion azokaren tasa ere kobratuko da.

 

Atzo (otsailak 1, astelehena) hasi eta martxoaren 5era bitartean kobratuko dira azokaren eta zabor bilketako tasak. Lau hiruhilekotan banatuta kobratzen da zabor bilketaren tasa urtean zehar eta orain kobratuko dena, joan den urteko laugarren hiruhilekoari dagokiona izango da.

Zabor bilketaren tasaz gain, 2010eko aurreneko hiruhilekoari dagokion azokaren tasa kobratuko da.

Zerga eta tasen egutegia kontsultatzeko klikatu hemen.