Martxoaren 8aren harira, gaur hitzaldi tailerra izango da
Gaur,'Zaindu maite duzun hori: zaintzak /zaintzan' izenburupean Edurne Mendizabal sexologoak gidatuko du hitzaldia.
Martxoaren 8aren harira, ekimen ugari antolatu ditu Zumaiako Udalaren berdintasun sailak. Atzo, martxoak 8, arratsaldean Nagore filma ikusteko aukera izan zen Zumaian. Ondoren, kontzentrazioa egin zen Magnoliopean. Nahiz eta martxoaren 8a pasatu, ordea, egun horren baitan antolatutako ekintzek aurrera jarraitzen dute. Hori horrela, gaur 18:30ean, hitzaldi tailerra izango da Forondan, Zaindu maite duzun hori: zaintzak /zaintzan izenburupean Edurne Mendizabal sexologoak gidatuta.
Ekitaldi horietaz gain, Forondan ikusgai daude aurtengo kartel lehiaketara aurkeztu diren lan guztiak.
Agenda:
Martxoak 9: Zaindu maite duzun hori: zaintzak/zaintzan hitzaldi-tailerra 18:30ean Forondan, Edurne Mendizabal sexologoa izango da saio honen gidaria.
Martxoak 10: Haurrentzat ipuin kontalaria, 17:30tan Forondako haur liburutegian.
Martxoaren 7tik 10era: 9:00tatik 12:00tara, autodefentsa eta autoestima tailerra emakumeentzat Hogarrean.
Martxoak 11: 22:00tan, Miren Fernandez abeslariaren kontzertua, Aita Mari aretoan.
Martxoak 13: Denok Donostiara Lilatoian saltaka egitera. Goizeko 11:00etan, Donostiako Bulebarrean.
Afrika zabaldu zikloa (Malen Etxea)
Martxoak 17: Zine Foruma Torreberri Gaztetxean (20:00etan): Francaise (gaztelaniazko azpitituluekin).
Martxoak 25: Zine Foruma Gaztegunean (17:00etan): Mieux vaut vivre que mourir (gaztelaniazko azpitituluekin). Senegalgo gazte batek aurkeztuko du filma, eta bukatu ondoren, solasaldia egingo da. Martxoak 25: Zine Foruma Torreberri Gaztetxean (20:00etan): J'ai tant aimé dokumentala (gaztelaniazko azpitituluekin).



