Martxoaren 8ko kartel lehiaketa
Berdintasun Sailak beste urte batez martxoaren 8an ospatzen den Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira kartel lehiaketa antolatu du. Otsailaren 19a bitartean Alondegian aurkez daitezke lehiaketarako lanak.
OINARRIAK:
-Gaia eta karteleko testua: ’Martxoak 8- Emakumearen Nazioarteko Eguna.Zumaia 2014’.
-Zumaiarrei dago zuzendua, bakoitzak gehienez hiru lan aurkez ditzake.
-Teknika eta neurria: marrazkia(digital eran aurkeztuak ere ontzat ematen dira). Din A3 neurria(297x420mm).
-Egilearen izena eta datuak kartazal itxi batean ekarriko dira.
-Aurkezteko epea eta lekua: Alondegia Kultur Etxean, otsailaren19ra arte.
-Epaimahaia Berdintasun Sailak eta Berdintasun Foroak osatuko du eta saria 200 eurokoa da. Kartel irabazlea Udalaren esku geratuko da eta Emakumearen asteko egitaraua kaleratzeko erabiliko da.
-Aurkeztutako kartelekin erakusketa bat antolatuko da Forondan, eta irabazi ez duten kartelak erakusketa itxi eta hurrengo 15 egunetan zehar jasotzeko aukera izango da.



