Martxoaren 8ko kartel lehiaketa abian da
Otsailaren 1etik 15a bitartean aurkeztu beharko dira lanak, Alondegian.
Zumaiako Udalaren Berdintasun Sailak Martxoaren 8a ardatz hartuta, kartel lehiaketa antolatu du aurtengoan ere. Hona hemen lehiaketako oinarriak:
- Gaia: 'Martxoak 8.Emakumearen Nazioarteko Eguna. Zumaia 2012'.
- Zumaiarrei zuzenduta, pertsona bakoitzak gehienez hiru lan aurkez ditzake.
- Teknika eta neurria: marrazkia (digital eran aurkeztuak ere ontzat ematen dira). Din A3 neurria (297x420mm).
- Egilearen izena eta datuak kartazal itxi batean aurkeztu behar dira.
- Aurkezteko epea eta lekua: Alondegia Kultur Etxean, otsailaren 1etik 15a bitartean.
- Epaimahaia Berdintasun Sailak eta Berdintasun Foroak osatuko du, eta saria 200 eurokoa izango da. Kartel irabazlea Udalaren esku geratuko da, eta Emakumearen asteko egitaraua kaleratzeko erabiliko da.
- Aurkeztutako kartelekin erakusketa bat antolatuko da Alondegian, eta irabazi ez duten kartelak erakusketa itxi eta hurrengo 15 egunetan jasotzeko aukera izango da.



