Martxoaren 8ko kartel lehiaketa abian da
Otsailaren 9a baino lehen aurkeztu beharko dira lanak, Foronda Kultur etxean.
Zumaiako Udalaren Berdintasun Saila, dagoeneko Martxoaren 8an ospatzen den Emakumeen Nazioarteko Eguna antolatzeko lanetan ari da. Egun horren harira kartel lehiaketa antolatu du. Lehiaketa zumaiarrei zuzendurik dago, eta nahi duenak bere lanak otsailaren 9a baino lehen aurkeztu behar ditu Foronda kultur etxean.
Oinarriak honakoak dira:
- Gaia: 'Martxoak 8.Emakumearen Nazioarteko Eguna. Zumaia 2011'.
- Zumaiarrei zuzenduta, pertsona bakoitzak gehienez hiru lan aurkez ditzake.
- Teknika eta neurria: marrazkia (digital eran aurkeztuak ere ontzat ematen dira). Din A3 neurria (297x420mm).
- Egilearen izena eta datuak kartazal itxi batean aurkeztu behar dira.
- Aurkezteko epea eta lekua: Foronda Kultur Etxean, otsailaren 9a baino lehen.
- Epaimahaia Berdintasun Sailak eta Berdintasun Foroak osatuko du, eta saria 200 eurokoa izango da. Kartel irabazlea Udalaren esku geratuko da, eta Emakumearen Asteko egitaraua kaleratzeko erabiliko da.
- Aurkeztutako kartelekin erakusketa bat antolatuko da Forondan, eta irabazi ez duten kartelak erakusketa itxi eta hurrengo 15 egunetan jasotzeko aukera izango da.



