Martxoko ohiko osoko bilkura izango da ostegunean

2026/03/24

Ohi bezala, 18:00etan elkartuko da udalbatzarra, udaletxeko pleno aretoan. Batik bat, udal kudeaketarekin lotutako gaiak aztertuko dituzte.

Udal kudeaketarekin lotutako hainbat gai aztertuko dituzte osteguneko ohiko plenoan, aurreko saioetako aktak onartzeaz gain. Horiekin batera, udaleko langileen eta ordezkari politikoen ordainsarien igoera eta alkate ebazpenak ere aipatuko dituzte.

> Ohiko osoko bilkura deialdia:
2026/03/26