MATRIKULAK BI ERAKUSKETA IKUSGAI ALONDEGIAN

2016/12/16

Abenduaren 16tik 31era ikusi ahal izango dituzte zumaiarrek Pedro Luengoren margolanak Oxford aretoan.

Gaur arratsaldeko 19:00etan zabalduko da Alondegiako Oxford aretoan  Pedro Luengo margolariaren Matrikulak bi erakusketa.

Izen horrek margolanen konposizioari egiten dio erreferentzia, izan ere, autoen matrikulen antzera, letraz eta zenbakiz osatuta baitaude. Eta Matrikulak Bi ere deritzo, konposizio bitxi hori erabiliz egiten duen bigarren erakusketa delako. Luengok, paisaia urbanoak, bizikleta zaharrak eta erretratuak margotu ditu, horretarako teknika mistoa erabiliz. Baliabide gisa, oleoa, akrilikoak, margoak eta papera besterik ez ditu erabili.

Erakusketaren ordutegia:

Astelehenetik ostiralera: 18:00-20:00

Asteburuetan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:00

Pedro Luegonren beste zenbait erakusketa:

-BEGIRADA : 2008. urteko Abenduan , Azkoitian.

-BIDEAN: 2011. urteko martxoan, Azpeitian.

-Udane Juaristi artistarekin batera Elgoibarren, 2012. urteko urrian.

- MATRIKULAK :2014. Urteko abenduak Azpeitian.