Matrikulazio epea irekiko da Arrangoleta haurreskolan

2012/01/11

Hilaren 16tik 27ra bitartean izango da irekita matrikulazio epea. Epe horretan matrikulatutako haurrak martxoan hasiko dira haurreskolan.

 

Urtarrilaren 16tik 27ra bitartean irekita izango da Arrangoleta haurreskolan, 2010ean jaiotako haurrentzat. Gaur egun, bi plaza daude libre Arrangoleta Haurreskolan. Epe horretan izena ematen duten haurrak, martxoaren 1ean hasiko lirateke haurreskolara joaten.

Informazio gehiagorako klikatu hemen.  Edo deitu telefono honetara: 943 86 22 92.