Matrikulazioa zabalik haurreskoletan
Martxoan, apirilean, maiatzean edo ekainean hasiko diren haurren gurasoei zuzenduta dago eta izena emateko epea urtarrilaren 29an bukatuko da.
Irekita dago jada Zumaiako haurreskoetan izena emateko epea. Martxoan, apirilean, maiatzean edo ekainean hasiko diren haurren gurasoei zuzenduta dago matrikulazio kanpaina hau eta izen-emateak urtarrilaren 29ra arte iraungo du.
Dagoeneko plaza gehienak beteta daudela jakinarazi dute haurreskoletako arduradunek. Hala ere, oraindik 9 plaza libre gelditzen dira: horietatik 8 Arrangoletako haurreskolan eta bat Eskola Txikian.
Informazio gehiago haurreskoletatik bertatik pasatuta edo bestela www.haurreskolak.net webgunearen bidez eskuratu daiteke.



