Matxura baten ondorioz, 15:00ak arte ura moztuta izango da
Gipuzkoako Urakek jakinarazi duenez, atzo gertatu zen matxura baten ondorioz, gaur 15:00ak arte urik gabe izango da herria. Goizeko 9:00ak ingurutik matxura konpontzen dihardute beharginek, baina 15:00ak ingurura arte ziurrekin ez da urik izango. Matxura ahal bezain pronto konpontzea da helburu, eta 15:00ak aurretik konponduz gero, ura lehenago itzuliko da etxeetara. 15:00ak ondoren urik ez bada etxeren batean, deitu 902 30 22 22 telefono zenbakira.



