MEMORIA HISTORIKOAREN INGURUKO DOKUMENTAZIOA JASOTZEKO BULEGO BAT EZARRIKO DU UDALAK TURISMO BULEGOAN
Ostegunean memoria historikoaren inguruan Alondegian egin zen bileraren harira, Udalak bulego bat ezarriko du Turismo bulegoan herritarrek memoria historikoaren inguruan duten dokumentazioa jasotzeko.
Bulegoa, urriaren 25ean zabalduko da eta zumaiarrek bertara eraman ahal izango dituzte memoria historikoaren inguruan Udalarekin partekatzeko duten informazioa, dokumentuak, irudiak eta abar. Bertan, Aranzadi Zientzi Elkarteko kideek jasoko dute materiala goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara bitarte, astearte eta ostegunetan. Gaiaren inguruko beste edozein zalantza argitzeko herritarrek esanz@aranzadi.eus helbide elektronikora idatzi ahal izango dute.



