Memoriaren Egunean, bilkura isila egin da udaletxe aurrean
Pasatu den astean Adierazpen Instituzionala plazaratu zuen Udalak Udal Korporazioko alderdi guztiek adostuta. Idatzi hartan, gaur , azaroak 10, Memoriaren Eguna dela eta, 12:00etan udaletxe aurrean bilkura isila egiteko deia egin zuten. Gaur, eguerdian, herritarrek eta Udal ordezkariek ordu laurdeneko isiltasuna gorde dute.



