Mendaro Marinela kalea ibilgailuentzat itxiko dute bihar goizean

2026/05/19

Kale horretako errepideko zuloak estaliko dituzte bihar 8:00etatik 15:00etara. Lan horiek egin artean, ibilgailuentzat itxita egongo da kalea.

Mendaro Marinela kaleko errepideko hainbat zulo estaltzeko lanak egingo ditu bihar Udalak. Lan horiek tarteko, errepidea aldi baterako itxiko da bihar, asteazkena.

Gutxi gorabehera zazpi orduz itxiko dute errepidea, 8:00etatik 15:00etara. Kantauri plaza azpiko garajeetara sartu edo handik ateratzeko, kontrako noranzkoa erabili beharko da. Zebrabideen erabilera ere mugatua izango da, zuloak gune horietan baitaude.