Mendia izango da protagonista aste honetan Zumaian

2010/03/22

Gaur, astelehena, hasiko dira Mendi Asteko ekitaldiak eta ostiralera bitartean luzatuko dira.

 

Mendia izango da protagonista aste honetan Zumaian. Izan ere, gaur (astelehena) abiatuko da Mendi Astea eta ostiralera bitartean hitzaldiak eta ikus-entzunezkoak eskainiko dituzte Torreberri eraikinean.

Gaur Igor Mendizabal Goxerrik eskainitako emanaldiak irekiko du astea. Bihar, berriz, Felipe Uriartek ‘Koskulak 7028m. XinJiang’ espidizioa azalduko du eta asteazkenean, Bittor Ramal eta Xabi Uribeondok Ameriketako Estatu Batuetan egindako Boulderra izango dute hizpide.

Ostegunean ere izango da ekimenik. Alberto Zerainek ‘Los dos rostros del Chogori. K2’ emanaldia eskainiko du eta ostiraleko ekitaldiak itxiko du astea; Joxe Ramon Agirre Marronek ‘Dolpo-Biziaren muturrean’ ikus-entzunezkoa emango du.

Ekitaldi guztiak Torreberri eraikinean izango dira 19:30ean hasita.

 

Martxoaren 22tik 26ra
Torreberri eraikinean, 19:30ean

 

Astelehena, 22
“PAMIR – ALAI. AKSU DORREAK. KIRGISTAN”
6 Eskalada, non stop.
IGOR MENDIZABAL “GOXERRI”

Asteartea, 23
“KOSKULAK 7028m. XinJiang”
FELIPE URIARTE

Asteazkena, 24
“BOULDER USA.’08”
Bishop eta Veko Tanks
BITTOR RAMAL eta XABI URIBEONDO

Osteguna, 25
“LOS DOS ROSTROS DEL CHOGORI. K2”
ALBERTO ZERAIN

Ostirala, 26
“DOLPO – BIZIAREN MUTURREAN”
JOXE RAMON AGIRRE – (MARRÓN)