Mendiko segurtasunean eta prebentzioan informazioa eman eta prestatzeko saioa Zumaian

2018/11/28
Euskal Mendizale Federazioak eta Zumaiako Udalak, Inda Mendi Elkartearekin batera antolatutako prestakuntza-saio hau Alondegian egingo da abenduaren 4ean 18:30ean

Jakina da, mendiak edertasun ugari dituela, baina baita arriskuak ere, bereziki prestakuntzarik gabe mendira joaten direnentzat. Horregatik antolatu dute Euskal Mendizale Elkarteak eta Zumaiako Udalak, Inda Mendi Elkartearekin batera, mendiko segurtasunean eta prebentzioan informazioa eman eta prestatzeko saioa Zumaian.

Saioa, Alondegia Kultur Etxeko Oxford aretoan izango da, abenduaren 4ean, 18:30ean eta doakoa izango da.