Merezitako omenaldia jaso zuten neskek

2013/09/09

Denboraldi ikaragarria egin ostean, atzo, irailak 8, Kontxako bandera irabazi zuen Zumaiako nesken traineruak. Eta Zumaiako herriak ondo merezitako ongietorria egin zieten atzo arratsaldean. 19:00ak puntuan iritsi ziren Zumaiara eta Zubi txiki parean zituzten herritar ugari eta txaranga zain. Kontxako bandera zein denboraldi osoan irabazitako bandera guztiak atera eta kalejiran joan ziren Kofradiaraino, Erribera kalean zehar. Kofradian, Udaleko ordezkariek hartu zituzten lehenik, eta balkoitik han inguruan bildutako herritar pila agurtzeko nahiko denbora izan zuten neskek. Atzo banderez gain malko, irri, txalo eta sentimenduz bete ziren kofradia eta inguruak.

arraun

arraun 1
arraun2
arraun3

arraun 5

arraun4
arraun 6

arraun 7

arraun 8

arraun 9

arraun 10

arraun 11

arraun 11
arraun 12arraun 13

arraun 14

arraun 15