Eguraldi onarekin ospatu da outlet azoka
Jende ugari izan da Ondartxo plazan ospatutako edizio honetan
Asteburu honetan zehar ospatutako edizio honetan, jende andana inguratu da Ondartxo plazara. Eguraldia lagun, giro ederra izan zen bertan, eta gustura agertu dira antolakuntzaz arduratu ziren Zumaiako Merkatari Elkarteko kideak.
Horien arabera, aurrekoak bezain arrakastatsua izan da oraingo azoka ere eta bertako 19 postuetara jende asko inguratu da. Udako gaiak eta aurreko denboralditakoak izan ziren salgai egon zirenak.



