Merkatari, ostalari eta tabernariekin bildu zen Udala hondakinen bilketa sistemaren inguruko azken bilera informatiboan

2012/05/23

Atzo, hilak 22, egin zuen Udal Gobernuak hondakinen bilketa sistemaren inguruan egiten ari bilera informatiboetako azkena. Auzoz auzoko bileren ostean, merkatari, ostalari eta tabernariekin bildu ziren udal gobernuko kideak. Bileran 50 lagunetik gora bildu ziren, eta hondakinen arazoaren inguruko zehaztapenak entzun ondoren, gaikako bilketaren inguruan eta atez atekoaren inguruan hitz egiteko aukera izan zuten. Behin bilera informatiboak bukatuta, Udalak ekainaren 2rako herritarrentzat Usurbilera goiz irteera antolatu du, atez ateko bilketa sistema bertatik bertara ezagutzeko. Autobusa doan izango da, eta irteeran parte hartu nahi dutenek turismo bulegoan edo udaletxean (943 86 5025) eman beharko dute izena aurrez.