Merkatari teknikarien aholkulari izateko bekak ireki dira
Praktikak Zumaiako Merkataritza Dinamizatzeko bulegoan egin daitezke, ondoren.
Eusko Jaurlaritzak Merkataritza teknikari aholkulari izateko beka eskaera egiteko epea ireki du. Bekara aurkezteko epea abuztuaren 4tik 20ra da, eta guztira 30 beka emango dituzte aurtengoan.
Beka horiek 12 hilabeterako izango dira, eta bekadun bakoitzak 15.000 euroko diru-saria jasoko du. Beka jaso aurretik, 2 hilabeteko formazioa zehatza jaso beharko dute onartuek, eta ondoren, 12 hilabeteetan Euskal Herriko Merkataritza Dinamizatzeko bulegoren batean edo antzeko lekuren batean egin beharko dute lana.
Bekadunek 2 hilabeteko formazioa jaso ostean, Zumaiako merkataritza dinamizatzeko bulegoan praktikak egiteko eska dezakete. Praktika horiek 2011. urtean egingo dira, eta bekadunaren lanak promozioa, dinamizazioa eta merkataritzako laguntzen kudeaketa izango dira, besteak beste.
Informazio gehiago Zumaiako turismo bulegoan eska daiteke.



